Ziurtagiri interesgarriak

Comercializadora Regulada erakundeak gizartearekin duen konpromisoaren barruan, Erantzukizun Korporatiboko Politikan jasotzen dira gure bezeroentzako zerbitzuaren kalitatea, ingurumenarekiko konpromisoa eta langileen segurtasuna eta osasuna. Horretarako, Comercializadora Regulada taldeko merkaturatzaileek kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta osasuna kudeatzeko kudeaketa-sistema bat dute ezarrita, ISO 9.001, 14.001 eta 45.001 arauen arabera. Kudeaketa sistema hori AENOR prestigio handiko erakundeak ziurtatu du.