COMERCIALIZADORA REGULADA GAS & POWER, S.A.ren PRIBATUTASUN POLITIKA
I. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Comercializadora Regulada Gas & Power, S.A. (aurrerantzean COR) sozietatea, helbidea Av. América, 38, 28028, Madrilen duena eta IFZ A-65067332 duena, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da.
II. BILTZEN DUGUN INFORMAZIO PERTSONALA
II.1. Tratatzen ditugun datu pertsonalen jatorria
CORek tratatzen dituen datu pertsonalek honako hauetan dute jatorria:
- Zuk emandako datuak (adibidez: izen-deiturak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, IBAN, etab.).
- CORek behatutako datuak, edo zu eta CORen arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutakoak (adibidez: kontratatutako produktuak, egindako kontsumoak, etab.).
- Ondorioztatutako datuak, adibidez, profil konplexuak eginez, aldez aurretik onartu hori baduzu.
- Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenengandik, informazio publikotik edo sarbide publikoko iturrietatik lortutako datuak (adibidez, erregistro publikoetatik, katastrotik, egunkari eta aldizkari ofizialetatik, telefono-zerrendetatik, profesional-elkargoetako pertsonen zerrendetatik, kreditu-informazioko sistemetatik, sare sozialetatik, higiezinen atarietatik eta abarretatik datorren informazioa).
Normalean, zuk emandako datuak edo COR eta zure arteko harremanaren ondorioz sortutako datuak bakarrik tratatuko ditu CORek. Aipatutako beste iturri batzuetatik datozen datuak soilik erabiliko ditu, politika honen III. atalean hala zehazten den kasuetan.
II. 2. Tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak
CORek hainbat motatako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu, erabiltzeko helburuaren arabera:
- Identifikazio eta harremanetarako datuak, hala nola: izen-deiturak, NAN, pasaportea edo AIZ, helbide elektronikoa, posta helbidea, telefonoa, IP helbidea, CUPS, eskuzko sinadura edo sinadura elektronikoa, ahotsa (adibidez, telefono bidezko komunikazioak grabatzea), irudia.
- COR aplikazioetan edo web plataformetan erregistratzeko eta sartzeko erabiltzaile-datuak eta pasahitza.
- Datu ekonomiko eta finantzarioak, hala nola: helbideratzeko banku-kontuaren zenbakia, CORi zor zaizkion zenbatekoak, ondare-kaudimenari buruzko informazioa, errentaren zenbatespena.
- Datu pertsonalak, hala nola jaioteguna, generoa, nazionalitatea, hizkuntza, familia-egoera.
- Inguruabar sozialei buruzko datuak, hala nola etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak, zaletasunak eta bizimodua.
- Kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak, hala nola: kontratatutako produktu eta zerbitzu mota, kontratu-zenbakiak, kontratatutako potentzia, tarifa aplikagarria, energia-kontsumoak, kontsumoen ordu-banaketa, fakturazio-historia, egindako kontsultak, eskaerak eta erreklamazioak, eta kontratu horiei lotutako beste edozein informazio.
- Datu akademiko eta profesionalak, hala nola: prestakuntza, lanbide jarduera, non egiten duzun lan, kargua, elkarte, lanbide talde edo bestelako erakundeetako kide zaren.
- CORen nabigazio-datuak eta kanal digitalen erabilera-datuak (zuk baimena eman baduzu), geolokalizazio-datuak eta CORen aplikazioak edo gailuak erabiliz jasotako beste datu batzuk (COR aplikazioan dagozkion baimenak eman dituzunean, edo, beste moduren batez baimena eman duzunean).
III. TRATAMENDUAREN HELBURUA, LEGEZKO OINARRIA, HARTZAILEAK ETA GORDETZEKO EPEA
Ondoko taulan, CORek egindako datu-tratamenduarekin erlazionatutako informazioa aurkituko duzu:
- Tratamenduaren helburua: CORek zertarako tratatzen dituen zure datu pertsonalak.
- Oinarri juridikoa:deskribatutako helburu bakoitzerako CORek zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen lege-oinarria. Oinarria zure baimena denean, horrek esan nahi du zure datuak xede horretarako erabiliko direla, baldin eta aldez aurretik, aitorpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez, tratamendu horrekin ados zaudela adierazi baduzu. Hala nahi izanez gero, eskubidea izango duzu zure baimena edozein unetan ezeztatzeko, atzeraeraginik gabe. Oinarria interes legitimoa denean, CORek aurretik haztapen-judizio bat egina izango du CORek daukan interes legitimoaren eta zure interesen edo oinarrizko eskubide eta askatasunen artean, eta horren ondorioz, lehenak bigarrenek baino lehentasun handiagoa duela ondorioztatu izanen du. Haztapen-judizio horri buruz informazio gehiago eska dezakezu. Horretarako, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri beharko duzu, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. Era berean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula zure datu pertsonalen edozein tratamenduri aurka egiteko, interes legitimoan oinarrituta badago. Eskubide hori pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez erabil dezakezu.
- Hartzaileak: hirugarrenak, zeinei zure datu pertsonalak eman ahal dakizkien, eta hori egiteko arrazoia. Oro har, III. atal honetan deskribatuko diren helburuetarako, CORek zure datu pertsonalak jakinarazi beharko dizkie hirugarrenei, horretarako lege aginduz behartuta badago. Bestalde, CORek kontratatutako hornitzaile eta zerbitzu-emaile batzuek ere eskuratu ahal izango dituzte zure datu pertsonalak, tratamenduaren helburua lortzen laguntzeko, tratamenduaren arduradun diren aldetik. Hornitzaile horiek tratamendurako arduradun-kontratu baten pean jardungo dute, eta datu pertsonalak babesteko arloan legea betetzen dela bermatuko dute.
- Gordetzeko epea: CORek zure datu pertsonalak tratatzeko epea. Halere, legeri aplikagarrian xedatutakoaren arabera, zure datuak blokeatuta gera daitezke gero epaileen eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo administrazio publiko eskudunen esku jartzeko, tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko, eta erantzukizun horiek preskribatzeko epe irauten duen bitartean soilik.
A. COR-EN PRODUKTU EDO ZERBITZU BAT ESKAINTZEKO ETA KONTRATATZEKO PROZESUAN
CORen eskaintza edo aurrekontu bat egiteko eta, hala badagokio, produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko prozesu batean zure datu pertsonalak ematen badituzu, CORek helburu hauekin tratatu ahal izango ditu:
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Zuretzat interesgarri izan daitezkeen CORen produktu edo zerbitzuei buruzko eskaintza bat egitea edo tarifa bat eskaintzea. | Kontratu aurreko neurriak aplikatzea. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | Eskaintza edo tarifa-eskaintza bat egiteko ematen dizkiguzun datuak prozesu horretan bakarrik gordeko dira, salbu eta prozesu hori kontratazioan amaitzen bada edo zuk baimena ematen badiguzu datu horiek beste helburu batzuetarako tratatzeko. Kasu horretan, pribatutasun-politika honetan helburu horietarako ezarritako gordetzeko epeak aplikatuko dira. | Batzuetan, zuretzat interesgarri izan daitezkeen CORen produktu edo zerbitzuei buruzko eskaintza bat egiteko edo tarifa bat eskaintzeko, eskaintza edo tarifa hori pertsonalizatzeko aukera ematen duten datu pertsonal batzuk emango dizkiozu CORi, zure behar zehatzetara egokitzeko, eta, hala, zeuk baloratu ahal izango duzu kontratatzea interesatzen zaizun. |
| CORekin izan daitezkeen zorrei buruzko informazioa kontsultatzea, kontratazioa onartzen edo ukatzen den erabakitzeko. | CORekin izan daitezkeen zorrei buruzko informazioa kontsultatzeko eta tratatzeko, CORek zurekin kontratazioaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko duen interes legitimoa hartzen da oinarritzat. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Kontsulta horren ondorioz, ez da kontratazio eskaera onartu edo ukatzeko erabaki automatizatua hartuko. |
| Kontratazioa abiarazteko gure webgunean zure datuak sartu badituzu eta espresuki baimena eman badiguzu, zurekin harremanetan jarriko gara hasitako kontratazio-prozesua osatzen laguntzeko. | Online formularioaren bidez eman diguzun baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Baimena eman zenuenetik hilabete igaro denean. (ii) Emandako baimena ezeztatzen duzunean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
B. BEZERO BIHURTU ONDOREN
Zure datu pertsonalak ondoren azaltzen diren xedeetarako tratatu ahal izango ditu CORek. Horietako batzuk baimena eman badiguzu bakarrik tratatuko ditugularik, kontratatzeko unean eskatuko dizugu baimen hori. CORek deskribatutako helburuetarako datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, nahiz eta zu bezero izateari utzi, “Gordetzeko epea” atalean adierazten den bezala:
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Kontratu-harremana mantentzea, garatzea eta kudeatzea (adibidez, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, erreklamazioen kudeaketa, etab. ). | Zurekin sinatutako kontratua gauzatzea. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. Jakinarazten dizugu zure datuetara sarbidea izango duten hornitzaile horietako batzuk Kolonbian daudela, eta herrialde horrek ez duela Europako Batzordearen egokitze-erabakirik. Datu-transferentzia horiek egiteko oinarritzat hartuko dira Europako Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak, hornitzaile horiekin sinatu direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. | Datu pertsonalak gorde eginen dira kontratu harremanak dirauen bitartean, horretarako bildu baitira. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Kontratazio-prozesuan nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira eskainitako produktuaren/zerbitzuaren kontratazioa osatzeko; beraz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu horien kontratazioa kudeatu. |
| Kontratatutako produktu edo zerbitzuari edo CORekin duzun kontratu-harremanari buruzko informazioa emateko (adibidez, faktura azaltzeko informazioa, edo faktura posta elektronikoz jasotzeko edo fakturen ordainketa zatikatzeko aukera emateko, eremu pribatuaren bidez kudeaketak egiteko, datuak eguneratzeko kanpainak, etab.). Ez dira merkataritza-komunikazioak. | CORek duen interes legitimoa bezeroak kontratatuak dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako alderdiei buruz edo CORekin duen kontratu-harremanaren alderdiei buruz informazioa emateko. CORek uste du bezero guztiek CORekin duten harremanari buruzko alderdi horien berri izateko arrazoizko itxaropena dutela. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) COR eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zuri buruzko oinarrizko profila lantzea, helburu komertzialekin. | CORek duen interes legitimoa, (i) bere bezeroak hobeto ezagutzeko: (ii) produktuen eskaintza hobetzeko; (iii) merkataritza-komunikazioak bezero bakoitzaren profilera egokitzeko. Lantzen den profila sinplea edo oinarrizkoa delarik, ez da zure pribatutasunerako inbaditzailea, eta zure eskubideak edo interesak errespetatzen ditu. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) COR eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure profila lantzeko zure datu pertsonalak aztertu behar dira, CORek merkaturatutako produktu- eta zerbitzu-motekin lotutako zure beharrei edo lehentasunei buruzko alderdiak aurreikusteko. Oinarrizko profilaren bidez CORek zure oinarrizko alderdi batzuk azter ditzake (adibidez, bizitokia, lehendik kontratatutako produktuak), eta horri esker, zure beharretara nolabait bideratuta egon daitezkeen eskaintza komertzialak egin ahal izango ditu (adibidez, CORek ez dizu kontratatuta duzun tarifari buruzko informazio komertzialik bidaliko). Zure oinarrizko profila lantzeko, kontratatuta dauzkazun produktu edo zerbitzuen ondorioz zuri buruz duen informazioa soilik erabiliko du CORek, hala nola identifikazio- eta kontaktu-datuak eta CORekin kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak, zure eremu pribatuari buruzko informazioa kanpo utzita (adibidez, energia-kontsumoaren ordu-banaketa). Aztertutako datuak ez dira osatuko beste iturri batzuetatik datorren informazioarekin. Zure oinarrizko profila lantzean, zuri ondorio juridikoak ekarri ahal dizkizun edo modu esanguratsuan eragin ahal dizun erabakirik ez da hartuko, eta ez du inola ere esan nahi CORen edozein produktu edo zerbitzu kontratatzea eragotziko zaizunik. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zuri buruzko profil konplexua lantzea, helburu komertzialekin. | Zuk emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte: Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu. Zuri buruzko profil konplexua lantzeko azterketa landuagoak egin beharko dira, eta horri esker, CORek zure ohiturei eta inguruabar pertsonalei buruz gehiago jakin ahal izango du. Hala, CORek zure behar edo lehentasunei buruzko iragarpen zehatzagoak egin ahal izango ditu, merkaturatzen dituen produktu- eta zerbitzu-motei dagokienez. Zuri buruzko profil konplexua lantzeko, zuk emandako datuak, CORek behatutako datuak eta zure eta CORen arteko harremana garatzeagatik, izapidetzeagatik eta mantentzeagatik sortutako datuak erabiltzeaz gain, pribatutasun-politika honetako II.1 atalean zerrendatutako gainerako iturrietatik datozen datuak ere erabiliko ditu (adibidez, zure etxebizitzaren tamainari buruzko informazioa, katastrotik hartua). Helburu horrekin tratatu daitezkeen datuak, aipatutako iturrietatik lor daitezkeenak, pribatutasun-politika honen II.2 atalean zerrendatutako edozein kategoriatakoak izan daitezke, eta gehienez ere azken 3 urteei buruzkoak izango dira. Ez dira datu-kategoria bereziak erabiliko (erlijioa, ideologia, osasuna, etab.). Beraz, profil konplexua lantzean, CORek kontuan hartu ahal izango du CORentzat interesgarriak diren zenbait portaera-ohitura ezagutzeko aukera emango dion informazioa (adibidez, gas- eta/edo elektrizitate-kontsumoen xehetasunak eta kontsumo horien ordutegiak). Informazio hori guztia aztertuta, CORek, bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertzial orokorra emateaz gain, zure inguruabarretara eta jokabide-ohituretara askoz hobeto egokitzen den informazio komertziala ere eskainiko dizu (adibidez, etxebizitza motaren eta kontsumo ohituren araberako tarifak). Hori guztia dela eta, CORek zure profil konplexua landuko du soilik zure berariazko baimena baldin badu, eta baimen hori edozein unetan eta doan ezeztatu ahal izango duzu. Horretarako, pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Edozein bidetatik zurekin harremanetan jartzea, baita posta elektronikoz edo antzeko beste komunikabide elektroniko baten bidez ere, kontratatuta dituzunen antzekoak direnCORen produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenakhelarazteko. | CORek bere bezeroei beste produktu edo zerbitzu batzuk eskaintzeko duen interes legitimoa. Eta jakinarazpen hori posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokideren baten bidez egiten bada, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Lege horren arabera, CORek ez du zure baimena lortu beharrik jakinarazpen horiek bidaltzeko. CORen eta zure arteko kontratu-harremana dela eta, CORek uste du horrelako merkataritza-komunikazioak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) COR eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, CORek zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu. Halaber, CORek oinarrizko profila erabil dezake, eta, zure baimena eman baduzu, aurreko ataletan deskribatutako profil konplexua ere bai, jakinarazpen komertzial horien edukia zehazteko. CORek jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko. Nolanahi ere, zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Edozein bidetatik zurekin harremanetan jartzea, baita posta elektronikoz edo antzeko beste komunikabide elektroniko baten bidez ere, CORekin lankidetzan aritzen diren hirugarren kolaboratzaileen produktu edo zerbitzuei buruzko edo CORen produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko, kontratatuta dituzunen antzekoak ez badira ere, baita kontratua amaitu ondoren ere. | Zuk emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu. CORek bidalitako jakinarazpen komertzial horiek CORen edozein produktu eta zerbitzuri buruzkoak izan daitezke, baita CORek lankidetza-hitzarmenak dituen beste erakunde batzuen produktu eta zerbitzuei buruzkoak ere, esteka honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak: www.comercializadoraregulada.es/sectores Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, CORek zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu. Halaber, CORek oinarrizko profila erabil dezake, eta, zure baimena eman baduzu, aurreko ataletan deskribatutako profil konplexua ere bai, jakinarazpen komertzial horien edukia zehazteko. CORek jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko. Nolanahi ere, zure baimena ezeztatzeko edo zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere. | Zuk emandako baimena. | Zure datu pertsonalak COR taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik baimena eman baduzu. CORek zure identifikazio eta harremanetarako datuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak, ezaugarri pertsonal, ekonomiko eta finantzarioei buruzkoak eta inguruabar sozialei buruzkoak jakinarazi ahal izango dizkie Naturgy taldeko sozietateei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuei, lotura honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak direnak: www.comercializadoraregulada.es/sectores Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu). | CORek interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko. Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela CORi kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko. | Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Hori Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. Ordaintzen ez baduzu, CORek kreditu-informazioko sisteman datuak mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, CORek eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. |
Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo kontratatutako produktuarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala, horren kalitatea ebaluatzeko. Horrek barne hartzen du bezero zaren aldetik baja zergatik eman duzun jakiteko deia edo jakinarazpena, CORekin duzun kontratu-harremana etetea erabakitzen baduzu. | CORek interes legitimoa du eskainitako produktuen eta emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai CORen eskutik zuzenean, bai produktu eta zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko. CORen produktu edo zerbitzu bat erabiltzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) COR eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Inkesta horri erantzutea borondatezkoa izango da beti. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zurekin harremanetan jartzea merkatu-azterketak egiteko. | CORek interes legitimoa du herritarrek oro har energiaren sektoreari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, bai eta CORen eta haren produktu eta zerbitzuen irudia ezagutzeko ere, eta, bereziki, haren interesak eta beharrak ezagutzeko. CORek uste du kontsultatutako pertsonek, CORen bezero direnez, adierazitako alderdiei buruz galderak jasotzeko arrazoizko itxaropena dutela. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) COR eta zure arteko kontratu-harremana bukatzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Merkatu-azterketa bat da CORek egindako ikerketa bat, non, besteak beste, bezeroei galderak egiten dizkien, energiaren merkatuaren edo bertan dauden edo eskatzen diren produktu eta zerbitzuen alderdi desberdinei buruz zer iritzi duten jakiteko, eta, hala, lortzen diren emaitzen arabera, merkatu horretan jarduteko moduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko. Merkatu-azterketetan lortutako informazioa modu agregatuan aztertzen da; beraz, zuk emandako informazioa anonimo bihurtuko da eta ezingo da zurekin zuzenean lotu. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| COReko Bezeroaren eremuko erabiltzailearen erregistroa kudeatzea (zuk eskatu duzunean). Horri esker, bertara sartu eta hark eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili ahal izango dituzu. | COReko bezeroen eremuan erabiltzaile gisa erregistratzea eskatzean zuk emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, CORen bezeroaren eremuko erabiltzailea zaren bitartean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira erabiltzailearen erregistroa behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu. CORek bezeroen eremuan erregistratzeko prozesuan zuk emandako datuak besterik ez ditu erabiliko horretarako. Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. Baimen hori ezeztatzen baduzu CORen bezeroen eremuko erabiltzaile izateari utziko diozu, eta beraz, ezingo duzu eremu horretan sartu eta eskaintzen dituen funtzionalitateak erabili. |
C. COR-EK KONTAKTATUTAKO BEZERO POTENTZIALEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, nahiz eta bezeroa ez zaren edo informazio eske CORekin harremanetan jarri ez zaren, baliteke CORen dei komertzialak jasotzea. Kasu horretan, zure datuak hirugarrenek emango dizkiote CORi, eta haiek aldez aurretik baimena eskatu dizute zure datu pertsonalak guri helarazteko, eskaintza komertzialak egiteko.
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Edozein bitarteko erabiliz, baita posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokide batez ere, CORek merkaturatutako produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko. | Zure datu pertsonalak eman dizkigun hirugarrenari zuk emandako baimena, datu horiek guri helarazteko aukera emanez, merkataritza-jakinarazpenak egin ahal izateko. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure identifikazio- eta kontaktu-datuak eta, batzuetan, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzko datuak, ezaugarri pertsonalak eta zure gizarte-inguruabarrenak hirugarrenek CORi ematen dizkiote, zure datu pertsonalak helarazteko eman duzun baimena oinarri hartuta, adierazitako helbururako. Hirugarrenak askotarikoak direnez eta denboran zehar aldatzen joan daitezkeenez, ezin ditugu pribatutasun-politika honetan zerrendatu, baina zurekin harremanetan jartzean adieraziko dizugu zein hirugarrenek eman dizkigun zure datuak, eta, horrez gain, kontsulta hau zuk ere egin dezakezu, zure eskaera pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara bidaliz. Halaber, zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
D. COR-EKIN HAINBAT HELBURUREKIN HARREMANETAN JARTZEN DIREN PERTSONEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, zu, bezeroa izan ala ez, CORera jo dezakezu informazioa, eskaintzak edo aurrekontuak eskatzeko, kontsultak egiteko, dendan bertan aurrez hitzordua eskatzeko, CORek antolatutako sustapen eta/edo ekitaldietan parte hartzeko, edo CORekin elkarreraginean aritzeko edo bestelako kudeaketak egiteko, CORekin aurrez kontratuzko harremanik izan ala ez alde batera utzita. Horretarako, zure datu pertsonal batzuk emango dizkiguzu. CORek datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| CORi egiten diozun eskaera, kontsulta edo errekerimendua kudeatu eta erantzutea, CORekin aurretik egindako kontratu batekin zerikusirik ez duena. | Eskaera kontsulta edo errekerimendu hori CORek horretarako prestatutako kanalen baten bidez egitean emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Zure eskaeraren edo kontsultaren kudeaketa amaitzea. (ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | CORek xede horrekin tratatuko dituen datuak zuk emandakoak dira, eskaera, kontsulta edo errekerimendua dela eta. Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. Baimen hori ezeztatzen baduzu, uko egingo diozu zure eskaera edo kontsulta hartzeari. |
| Edozein bitartekoren bidez zurekin harremanetan jartzea, baita bitarteko elektronikoen bidez ere, CORen edo CORekin lankidetzan aritzen diren hirugarren kolaboratzaileei buruzko merkataritza-jakinarazpenak helarazteko. | Zuk emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko CORera deitzen duzunean. CORek bidalitako jakinarazpen komertzial horiek CORen edozein produktu eta zerbitzuri buruzkoak izan daitezke, baita CORek lankidetza-hitzarmenak dituen beste sozietate batzuen produktu eta zerbitzuei buruzkoak ere, esteka honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak: www.comercializadoraregulada.es/sectores. Jakinarazpen komertzial horiek helarazteko, CORek zure identifikazio eta harremanetarako datuak erabiliko ditu, zuk emandakoak hain zuzen. CORek jakinarazpen horiek baliabide elektronikoen bidez bidaltzen dizkizunean, horietako bakoitzean aukera emango dizu jasotzeari utzi nahi diozula adierazteko. Nolanahi ere, zure baimena ezeztatzeko edo zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zure datu pertsonalak Naturgy taldeko enpresei eta lankidetza-hitzarmenak ditugun beste erakunde batzuei jakinaraztea, haien produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizuten, baita baliabide elektronikoen bidez ere. | Zuk emandako baimena. | Zure datu pertsonalak COR taldeko sozietateei eta “Oharrak” zutabean deskribatutako jarduera-sektoreetako beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte edo xede horretarako zure datuen tratamenduaren aurka egiten duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin bakarrik tratatuko dira aldez aurretik zure baimena eman baduzu. Baimen hori eskatuko zaizu, normalean, eskaera edo gestioren bat egiteko CORera deitzen duzunean. CORek zure identifikazio eta harremanetarako datuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuei buruzkoak, ezaugarri pertsonal, ekonomiko eta finantzarioei buruzkoak eta inguruabar sozialei buruzkoak jakinarazi ahal izango dizkie Naturgy taldeko sozietateei eta lankidetza-hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuei, lotura honetan zerrendatuta dauden jarduera-sektoreetakoak direnak: www.comercializadoraregulada.es/sectores Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Izena eman duzun CORen mintegien, hitzaldien, prestakuntza- edo jolas-ekintzen eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta garapena amaitu arte kudeatzea (aurrerantzean, "ekitaldia"). Hala badagokio, bertaratze-ziurtagiriak prestatzeko. | Ekitaldian izena ematean zuk mandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Ekitaldia amaitu eta hiru (3) hilabete igaro izana. (ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | CORek helburu horrekin tratatuko dituen datuak ekitaldian izena emateko unean eman dituzunak dira. Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira ekitaldian parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu. Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, ekitaldian parte hartzeari uko egingo diozu ere bai. |
| Izena eman duzun CORen sustapen, lehiaketa, zozketa edo antzekoren antolaketa eta garapena amaitu arte kudeatzea (aurrerantzean, "sustapena"). | Sustapenean parte hartzeko izena ematean zuk emandako baimena. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Sustapena amaitu eta hiru (3) hilabete igaro izana. (ii) Ezabatzea eskatzen baduzu edo emandako baimena ezeztatzen baduzu. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | CORek helburu horrekin tratatuko dituen datuak sustapenean izena emateko unean eman dituzunak dira. Erregistratzeko inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datuak beharrezkoak dira sustapenean parte-hartzea behar bezala kudeatzeko; beraz, ez badituzu ematen, ezingo duzu erregistratu. Zure baimena edozein unetan eta doan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. Izena ematean emandako baimena ezeztatzen baduzu, sustapenean parte hartzeari uko egingo diozu ere bai. |
| Zure irudiak eta ahotsa erabiltzea CORek antolatutako ekitaldiak eta/edo sustapenak komunikabide publiko edo pribatuetan zabaltzeko, baita sare sozialetan ere, ekitaldi horietan hartutako irudiak eta/edo ahotsa argitaratuta. | Zuk emandako baimena. | Zure irudia eta ahotsa erreproduzitu, zabaldu eta/edo hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie, kasuan kasuko ekitaldi edo sustapenean izena ematean kasu bakoitzean jakinarazitako moduan. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, emandako baimena ezeztatzen duzun arte eta ezabatzea eskatzen duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure baimena edozein unetan ezeztatzeko eskubidea duzu. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Zurekin harremanetan jartzea jasotako zerbitzuarekin edo parte hartu duzun ekitaldi edo sustapenarekin duzun gogobetetze-maila ezagutzeko. | CORek interes legitimoa du emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko, bai CORen eskutik zuzenean, bai zerbitzu horiek emateko lankidetzan aritzen diren kolaboratzaileen edo hirugarrenen eskutik ere, funtsezkoak baitira kalitate-estandar egokiak bermatzeko. CORen zerbitzu bat erabiltzean edo jasotzean, uste dugu horri buruz kontsultak jasotzeko arrazoizko itxaropena duzula. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Deskribatutako helburua betetzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
E. ENTITATEETAKO HARREMANETARAKO PERTSONEI ETA LEGEZKO ORDEZKARIEI, BANAKAKO ENPRESABURUEI ETA PROFESIONAL LIBERALEI DAGOKIENEZ, EDO JABE-ERKIDEGOETAKO ORDEZKARIEI DAGOKIENEZ
Batzuetan, CORek harreman profesionala izan dezake zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin, ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara. Kasu horietan, baliteke CORek zure harreman profesionaleko datuak izatea, eta, batzuetan, zuk duzun funtzioari edo lanpostuari dagozkionak (oro har, harreman profesionaleko datuak). CORek datu horiek helburu hauetarako erabili ahal izango ditu:
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Harreman profesionala mantentzea, honako hauekin (dagokionaren arabera): (i) Zerbitzua ematen duzun pertsona juridikoarekin (iI) Zurekin, enpresaburu indibidual edo profesional liberala zaren aldetik. | CORen interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19. artikuluarekin bat etorriz. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek zure harreman profesionaleko datuak gorde eta erabiliko ditu, ezabatzea eskatzen duzun arte edo aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure harreman profesionaleko datuak honela jaso ahal izan dira: (I) CORen eta zuk zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoaren arteko kontratua edo harreman profesionala sinatzeko edo gauzatzeko unean, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala zaren aldetik. (ii) Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko iturrien bidez. (iii) Networking bidez edo COReko kideekin bilera profesionalen bidez. (iv) Edo baliteke CORi zuk zeuk eman izana, edo zerbitzuak ematen dituzun entitateak edo erakundeak eman izana, edo bere gainetik edo bere menpe dagoen beste entitate edo erakunde batek eman izana. Zure harreman profesionaleko datuak tratatzearen helburua da CORek zerbitzuak ematen dituzun pertsona juridikoarekin edozein harreman behar bezala kudeatzea, edo zurekin, enpresaburu indibiduala edo profesional liberala zaren aldetik; zure datuak ez dira tratatuko, ordea, pertsona fisiko zarela zurekin harremana kudeatzeko. |
| Zuk ordezkatzen duzun jabe-erkidegoarekin harreman profesionala izatea. | CORek jabe-erkidego bati bere zerbitzuak eskaintzeko eta negozio-harreman oro mantendu eta kudeatzeko duen interes legitimoa. Erakunde horrekiko harremana jabe-komunitate horretako presidentearen bidez edo haren legezko ordezkaritza duen beste pertsona baten bidez baino ezin da gauzatu. CORen ustez, jabe-erkidegoaren ordezkaritza duten interesdunek arrazoizko itxaropena dute aipatutako helburuetarako harremanetan jartzeko. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek soil-soilik zure datuak gorde eta tratatuko ditu, ezabatzea eskatzen duzun arte edo aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure harreman profesionaleko datuak honela jaso ahal izan dira: (i) CORi zuk zeuk eman badizkiozu, edo ordezkatzen duzun jabe-erkidegoak eman badizkio. (ii) Sektore publikoko edo pribatuko hirugarrenen bidez, edo informazio publikoaren edo sarbide publikoko iturrien bidez. (iii) Networking bidez edo COReko kideekin bilera profesionalen bidez. Zure harreman profesionaleko datuen tratamenduaren helburua da CORen eta ordezkatzen duzun jabe-erkidegoaren arteko harreman oro behar bezala kudeatzea; datu horiek ez dira tratatuko, ordea, zurekin, pertsona fisikoa zaren aldetik, harremana kudeatzeko. |
| Ez ordaintzeak eta zorren kobrantza kudeatzea (ordaintzen ez baduzu eta enpresaburu indibiduala edo profesional liberala bazara). | CORek interes legitimoa du bere kontratu-eskubideak errespetatuko direla bermatzeko bideak bilatzeko eta, hartara, zor zaizkion zenbatekoak kobratzeko. Uste dugu edozein bezerok arrazoizko itxaropena duela CORi kontratatu dizkion produktu edo zerbitzuengatik zor dituen zenbatekoak erreklamatzeko. CORen interes legitimoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin bat etorriz. | Diruzko betebeharrak ez betetzeari buruzko datuak ASNEF kreditu-informazioko sistemari (EQUIFAX IBERICA SL enpresak kudeatzen du) edo behar bezala jakinaraziko zaion beste edozeini jakinarazi ahal izango zaizkio. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 20. artikuluaren arabera egingo da hori. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. Ordaintzen ez baduzu, CORek kreditu-informazioko sisteman datuak mantenduko ditu ez-betetzeak irauten duen bitartean soilik, eta gehienez ere bost urteko epean, diruzko betebeharra amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Kreditu-informazioko sistemei datuak jakinarazteari dagokionez, jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 20. artikuluan eta 2016/679 EB Erregelamenduaren (DBEO) 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, CORek eta aipatutako kreditu-informazioko sistema kudeatzen duen erakundeak, tratamenduaren arduradun diren aldetik, hitzarmen bat sinatu dutela. Akordio horren funtsezko alderdiak zure eskura dituzu; horiei buruzko informazioa Datuak Babesteko ordezkariari eskatu besterik ez duzu egin behar, pribatutasun-politika honetan adierazitako kanalen bidez. |
F. BESTE TRATAMENDU BATZUK
| TRATAMENDUAREN HELBURUA | OINARRI JURIDIKOA | HARTZAILEAK | GORDETZEKO EPEA | OHARRAK |
| Deian emandakozerbitzuaren kalitatea ebaluatzea CORekin telefonoz harremanetan jartzen zarenean edo COR zurekin telefonoz harremanetan jartzen denean. | CORek interes legitimoa du ematen den zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko, bai CORek, bai haren enpresa laguntzaileek, CORekin telefonoz harremanetan jartzen direnean, politika honetan deskribatutako helbururen bati dagokionez, funtsezkoa baita kalitate-estandar egokiak bermatzeko. Gure ustez, CORen zerbitzu bat jasotzean, arrazoizko itxaropena duzu zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek helburu horrekin bakarrik gordeko eta tratatuko ditu zure datuak, hauetako bat gertatu arte: (i) Deskribatutako helburua betetzea. (ii) Zuk aurka egiteko eskubidea erabiltzea. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Zure ahotsa datu pertsonal bat denez, deia deskribatutako helburuarekin grabatu behar bada, horren berri emango dizugu elkarrizketa hasteko unean. Zure datuak helburu horrekin tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, edozein unetan eta doan. Horretarako, Pribatutasun-politika honetan datuak babesteko eskubideak erabiltzeko adierazten diren helbideetara jo beharko duzu. |
| Datu pertsonalen babesaren arloko norbanakoen eskubideak erabiltzeko aurkeztu dituzun eskaerak kudeatzea. | 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak tratamenduaren erantzuleari ezarritako legezko betebeharra betetzea. | CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | |
| CORi aplika dakiokeen araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzea. | CORi aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea. | Halaber, CORek legez behartuta dagoen hirugarrenei jakinaraziko dizkie zure datu pertsonalak. Halaber, CORen zerbitzu-emaileek eta hornitzaileek zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradun diren aldetik, haiekin beharrezko kontratuak sinatu baititugu arestian aipatutako helburua betetzeko. | CORek xede horrekin gorde eta tratatuko ditu zure datuak, deskribatutako xederako beharrezkoak diren bitartean. Ondoren, legeriak ezarritako blokeatzeko betebeharra aplika liteke. | Batzuetan, CORek zure datu pertsonalak tratatu behar ditu, normalean hirugarren bati jakinarazita, aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko. Hona hemen energiaren sektoreko araudiaren ondorio diren kasu nabarmengarrienak:
|
IV. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.
Datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko Europako Esparru Ekonomikotik (“EEE”) kanpo transferitu behar badira, transferentzia horietarako oinarritzat hartuko dira EEEtik kanpo kokatutako konpainia horiekin nazioarteko transferentzietarako Europako Batzordeak hartutako datuen babeserako klausula-motak sinatzea, edo, bestela, araudi aplikagarrian aurreikusitako beste berme egokiren bat hartuko da. Aurreko ataleko “Hartzaileak” zutabean, informazio zehatzagoa aurki dezakezu horrelako transferentziak egiten diren kasuetan.
V. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
CORek datuak babesteko ordezkari bat izendatu du. Hauek dira berarekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Av. América, 38, C.P. 28028, Madril
- Helbide elektronikoa: dpd-dpo@naturgy.com
VI. DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK
Legez dagozkizun eta, bidezkoa denean, erabil ditzakezun eskubideak honako hauek dira:
| ESKUBIDEA | EDUKIA |
| Eskuratzea | CORek tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu. |
| Zuzenketa | Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak edo osatu gabeak badira. |
| Ezabatzea | Zure datu pertsonalak ezabatzea eska dezakezu. |
| Aurka egitea | Zure datu pertsonalak interes legitimoaren arabera ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu. Orobat, zure datu pertsonalak zuzeneko marketin-xedeetarako tratatzearen aurka ere egin dezakezu, baita profilak egitearen kontra ere, zuzeneko marketin horrekin zerikusia duen heinean. |
| Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu:
|
| Automatizatuak ez diren erabakiak | Datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak zugan aplikagarri ez izatea eska dezakezu. |
| Baimena kentzea | Edozein unetan kendu ahal izango duzu, atzeraeraginik gabe, zure datuak helburu jakin baterako tratatzeko aldez aurretik eman duzun baimena. |
| Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, eta beste entitate batera bidali ahal izango dira ere bai. |
Eskubide horiek erraz eta azkar erabili ahal izango dituzu honako formulario honen bidez: Eskubideak erabiltzea.
Edo, bestela, idatzi postaz helbide honetara: Nori: Derechos LOPD Cliente, Plaça del Gas 2, 08003 Bartzelona.
“Solicitud Protección de Datos-Ejercicio de derechos” (“Datuen babesa-Eskubideak erabiltzeko eskaera”) jarri beharko duzu jakinarazpenaren erreferentzian. Horiek banakako eskubideak direnez, CORek behar bezala egiaztatu beharko du interesdunak edo baimendutako pertsonak erabiltzen dituela. Hori dela eta, CORek identitateari buruzko zalantzarik izanez gero, informazio osagarria eskatu ahal izango dizu identitatea berresteko, hala nola zure NANaren, AIZaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen dokumentu baliokidearen kopia. Halaber, NANaren ordez sinadura elektronikoa erabili ahal izango duzu. Interesdunak baimendutako pertsona batek bere eskubideak erabiltzen baditu, baimenduaren identitatea egiaztatu eta baimena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
CORek eskatutako informazioa hilabeteko epean igorriko du, eskaera jasotzeko datatik zenbatzen hasita. Beste bi hilabetez luza daiteke epe hori, konplexutasuna eta eskaera kopuruaren arabera.
Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan lehen aipatutako kanalen bidez.
Edonola ere, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko araudia hautsi dela uste baduzu, eskubidea duzula Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko (adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - www.aepd.es).
2022ko urria