Zure faktura ulertzen lagunduko dizugu

Zure faktura ulertzen lagunduko dizugu

Kontuak argi jartzen dizkizugu.

Faktura batek argia eta ulergarria izan behar du.

Faktura batek argia eta ulergarria izan behar du.

Zure argindarraren eta gasaren faktura ulertzeko behar duzun informazio guztia jartzen dugu zure eskura. Azalpen bisual eta erraza, dakarren informazio guztia uler dezazun.

Fakturaren laburpena

Atal honetan fakturaren laburpena dago, eta zenbateko osoaren banakapena, fakturatutako kontzeptuen arabera.

Fakturaren banakapena

Zure fakturako kontzeptu eta zenbateko guztien xehetasunez osatuta dago. Energiaren ordu-tarteetako kontsumoa kontsulta dezakezu: P1 (puntakoa), P2 (laukoa) eta P3 (haranekoa).

Faktura, guztira
Fakturatutako kontzeptu guztiei BEZaren tasa orokorra aplikatzen zaie, zerga elektrikoari izan ezik. Kanarietan bizi bazara, aplikatutako zerga IGIC da.

Kontsumitzailearentzako informazioa

Bezeroarentzat interesgarria den bestelako informazioa emateko gunea.

Bezeroari buruzko informazioa

Bezeroa zaren aldetik datu pertsonalak hemen aurkituko dituzu

Faktura zenbakia

Bilaketa errazteko faktura bakoitzari ematen zaion zenbakia da.


Jaulkipen-data

Faktura igortzeko data da.


Karguaren data

Faktura kobratzeko eguna da.


Aldia

Fakturatutako gas- eta elektrizitate-epeak dira.


Erreferentzia-zenbakia

Kontratua aurkitzen eta bezeroa identifikatzen laguntzen duten zenbakiak dira.


Izena eta harremanetarako helbidea

Bezeroaren izen osoari eta faktura paperean jasoko duzun helbideari dagokie, online faktura aktibatuta ez badaukazu.

Fakturaren xehetasuna

Zure fakturaren kontzeptu eta zenbateko guztien xehetasunez osatua dago:


Produktua eta tarifa

Kontratatutako gas-tarifaren izena da, eta, ondoren, kontratu-zenbakia eta fakturatutako egun-kopurua datoz.


Gasa, guztira

Gas naturalaren energia-horniduran fakturatzen diren zenbatekoen batura da, eta, hala badagokio, prestazioa gehitzen zaio "Beste produktu eta zerbitzu batzuk" kobratzeko zenbatekoari.


Ordaindu beharrekoa, guztira

Ordaindu beharreko zenbatekoa da, gehi BEZa.